Errusiako umeak
- Artikulu hau Sobietar Batasunera joandako umeei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gerrako ume».
Errusiako umeak edo gerrako umeak, Espainiako Gerra Zibila zela eta, Sobietar Batasunera eramandako 2.895 umeak izan ziren.[1] 1937an eta 1938an eraman zituzten eta gehienak euskaldunak, kantabriarrak edota asturiarrak ziren. Sobietar Batasunera ez ezik, Fronte Popularreko gobernuak Frantziara (20.000 inguru), Belgikara (5.000), Erresuma Batura (4.000), Suitzara (800), Mexikora (455) eta Danimarkara (100) ere umeak eraman zituen.[2] Sobietar Batasunean zeuden umeen itzulera Bigarren Mundu Gerrak eta erregimenen alde ideologikoek nahasi zuten eta lehenengoak ez ziren 1956raino itzuli.[3] Beste batzuk 1959an itzuli, gutxi batzuk 1960ko hamarkadan Kubara joan ziren eta besteak Sobietar Batasunean bertan geratu ziren. 2004an oraindik 239 zeuden Errusian.[4]
Euskal Herriko haurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herritik ere asko izan ziren Sobietar Batasunean jasoak izan ziren haurrak. Irteera portua Santurtzi izan zen. Datuak desberdinak dira iturriaren arabera. Errusiako Gurutze Gorriak 1.765 haur aipatzen ditu;[5] Largo Caballero Fundazioa, bestetik, 1.495 haurren zifra ematen du. Irteeraren data 1937ko ekainaren 12tik 13ra izan zen.[6] Data horietan Bilboko faxisten okupazioa gertu ikusten zen eta beldurra zabaldu zen zibilen artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alted Vigil, A. Nicolás Marín, E. González Martell, R.. (1999). Los Niños de España en la Unión Soviética; De la evacuación al retorno, 1937-1999. Madril: Fundación Francisco Largo Caballero.
- ↑ Alted Vigil, Alicia. (2005). «El “instante congelado” del exilio de los niños de la guerra civil española» Deportate, Esuli, Prófughe (3): 263-281..
- ↑ TV3. "El documental" presenta "Els nens de Rússia". .
- ↑ Colomina Limonero, Immaculada. (2005). Breve historia de los niños de la guerra de España en Rusia. Biblioteca del Instituto Cervantes de Moscú.
- ↑ https://webs.ucm.es/BUCM/tesis//19972000/S/1/S1026701.pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20081220235706/http://www.ugt.es/fflc/exposiciones/ninosguerra/ng_cap06.htm
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |